Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Aisia

Jolas parkeak

Karpin Abentura

Karpin Abentura

Garai batean dinosauruek planeta menperatzen zuten. Meteorito batek suntsitu zituen eta baita haiekin batera bizi ziren izakiak ere. Gaur egun, gizakia da animalien mehatxu nagusia eta, aldi berean, beren babesle nagusia. Karpin Abentura parke tematikoak hori erakusten digu eta era dibertigarri, praktiko eta didaktiko batean, horretarako saurio handien kopia berdinak eta berrehun animalia baino gehiago erakutsiz -katamotz, pantera eta artzetatik, putre, bisonte eta mapatxeetara- guztira 55 espezie ezberdin bilduz. Horrela, Karpinek Euskadiko animalia basatien bilduma anitzena eta aberatsena dauka. Nahasketa hau helburutzat kontzientziatzea eta, aldi berean, gure inguruaren naturaren aberastasuna erakustea duen ekimen honen osagaietako bat da, euskal abere autoktonoak ere bilduz.

Parkearen eskaintza erakusketa didaktikoek eta Gastornisland izeneko eremuak osatzen dute, eta azken horretan dinosauruak desagertu ondoren agertutako animaliak daude, hala nola, mamuta, hartz-kumea edo sable-hortz tigrea.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Ordutegia: Uda (uztailaren 1a - irailaren 15a): 11:00 - 19:00
Udazkena (irailaren 16a - urriaren 16a): 11:00 - 19:00
Negua (urriaren 17a - martxoaren 31a): 11:00 - 17:00
Udaberria (apirilaren 1a - ekainaren 30a): 11:00 - 19:00
Helbidea: Barrio de Biáñez nº 37  - 48891  Karrantza Harana/Valle de Carranza
Telefonoa: +34 944 479 206 / +34 946 107 066 Telefonoa: +34 944 479 206 / +34 946 107 066
Helbide elektronikoa: karpinabentura@karpinabentura.com
Faxa: 944 478 841
Euskadi, auzolana