Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Aisia

Jolas parkeak

Izenaduba Basoa


Izenaduba Baso magikoa da! Olentzero, galtzagorriak, Mari, lamiak, Teiletako Mari, Basajauna, Tartalo... Pertsonaia hauen guztien eskutik gure umeek natura, euskal mitologia eta ohiturak ezagutzea eta ondo pasatzea dira gure parkearen erronka nagusiak. Hain zuzen ere, Izenaduba Basoa Euskal Herriko mitologiari buruzko lehen parke tematikoa da.

Izenaduba Basoaren asmoa zera da: familiek irtenaldi ahaztezin bat izatea, eta, era berean mitologiari buruz ikastea. Horregatik, Izenaduba Basoa parke magiko eta didaktiko bat izateko prestatu dugu:
Atrakzioak: * Olentzeroren Baserri Magikoa

Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk aspaldikoena eta preziatuena da. 1510. urtean eraiki zuten, eta bertan, baserritar familia boteretsu bat bizi zen.

Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktibo eta teknologia berrien bidez.

* Kanpoaldeko atrakzio/jolas tematizatuak

6.000 metro karratu kanpoko ekintzetarako; "Mariren koba", "Tartalo eta Haritz sakratua", "Baso magikoa eta labirintua", "Txondorra"... Jolasaren bidez, haurrak mitologiaz blai irtengo dira.

* 3D simulagailua

Haur eta nagusientzako aukera paregabea 3D esperientzia berri bat bizitzeko.

Bisitaldi gidatuak:

Gehienez 30-35 lagunek har dezakete parte bisitaldi gidatuetan. Euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke bisitaldiok. Audiogidak ere eskaintzen dituzte.

Laneguetan, astelehenetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako bisitak eskaintzen dituzte.
Helbidea: Landetxo Goikoa  - 48100  Mungia
Telefonoa: +34 946 740 061Telefonoa: +34 946 740 061
Helbide elektronikoa: olentzero@izenaduba.com
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana