Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Non lo egin
Apartamentuak

 CABAÑAS EN LOS ARBOLES Apartamentua 2Giltza2Giltza

 CABAÑAS EN LOS ARBOLES

Zuhaitz etxeek aukera paregabea eskaintzen diete natura maite dutenei, naturarekin harreman zuzena izateko eta ingurune intimo eta desberdin batean lo egiteko.

Sabizar baserria Zeanuriko udalerrian kokatzen da, Gorbeia Parke Naturaletik oso gertu. Baserriaren inguruan, lau etxe daude zuhaitzetan, eta ostatua hartzeko beste aukera original bat ere eskaintzen da: motxaileen gurdiak, Hungariako ijitoek behinola erabilitako garraiobidea.

Zuhaitzetako etxeak zuhaitzetara lotuta daude, 30 m2 inguruko azalera dute, eta 2 edo 4 lagunentzako lekua dute. Guztietan dago terraza bat, baita argia, ura, konketa eta berogailua ere. Gosaria zerbitzuaren barruan sartzen da, eta etxean bertan edo terrazan har daiteke.

Motxaileen gurdiak, berriz, 2 eta 4 pertsonentzako dira, baserriko belardian kokatzen dira, eta argindarra dute. Konketa eta dutxak erantsitako eraikin batean daude. Gosaria zerbitzuaren barruan sartuta dago.

Datu interesgarriak:
  • · Leku ikusgarria
  • · Berdeguneak
Zerbitzuak: Ur beroa / Bizikleten alokairua / Zuhaitzak / Liburutegia / Etxolak / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Baloreen zaintzea / SPA-instalazioak / Internet / Lorategia / Mini-bar / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Sauna / Ile-lehorgailua / Gelara eramatea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea: Altzusta auzoa 134003,
  -   Zeanuri
Telefonoa: +34 675970072Telefonoa: +34 675970072
Edukiera: 22 leku
Erregistro zenbakia: TBI00016
Euskadi, auzolana