Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Non lo egin
Hotelak

 VILLA DE LAGUARDIA Hotela ****

Praktika OnakProduktu Cluba

 VILLA DE LAGUARDIA

Arabako Errioxaren bihotzean, mahastiz eta upategiz inguratuta, dagoen lau izarreko hotela dugu Villa de Laguardia. Guztira 84 logela ditu, honako zerbitzuokin: berogailua, aire girotua, telefonoa, satelite bidezko telebista, segurtasun-kutxa, Internet konexioa, faxa eta edaritegia. Orain gutxi eraikitako hotela da, atseden hartzeko edota laneko bilerak egiteko txoko bikaina.

2009. urtearen erdialdean ardoa eta oliba-olioa oinarritzat hartzen dituen Wine Oil Spa Villa de Laguardia zentroa martxan jarri zuten. Gorputzaren armonia aurkitzea dute xede nagusi bertan eskaintzen diren tratamendu guztiek, eta, horretarako, organismoaren, adimenaren eta espirituaren arteko oreka bilatzea nahitaezkoa da. Eskuzko teknikak, musika, usainak, koloreak, kandelak eta kosmetikoak direla medio, erlaxatzeko eta indarberritzeko aukera izango duzu. Horrez gainera, ile-apaindegia eta estetika-zentroa ere aurki ditzakegu bertan. Great Wine Capitals 2011-ko Best of International saria jaso du.
Datu interesgarriak:
  • · Leku ikusgarria
Zerbitzuak: Aire egokitua / Bizikleten alokairua / Igogailua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Jantokia / Gimnasioa / Bizikletak uzteko tokia / Klimatizatutako gelak / SPA-instalazioak / Haur-instalazioak / Internet / Mini-bar / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Kanpoko igerilekuak / Igerileku estalia / Jatetxea / Bilera-gela / Sauna / Ile-lehorgailua / Telefono publikoa / Telebista
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea: Avenida San Raimundo, 15  - 01300  Laguardia
Telefonoa: +34 945600560Telefonoa: +34 945600560
Faxa: 945600561
Helbide elektronikoa: info@hotelvilladelaguardia.com
Edukiera: 160 leku
Erregistro zenbakia: HVI00383
Euskadi, auzolana