Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Non lo egin
Hotelak

 SAGARLORE HOTELA Hotela **

 SAGARLORE HOTELA:
Sagardotegien lurraldean

Sagarlore landa hotelak sagarraren loretik hartzen du izena, eta ez da kasualitatea, sagardoaren herri nagusi den Astigarragaren bihotzean baitago kokatuta. Leku ezin hobea da sagardotegi tipiko batean jateko esperientzia bizi nahi duenarentzat eta, aldi berean, 7 km-ra dagoen Donostia bisitatu nahi duenarentzat.

Sagarlore XVI. mendeko baserri bat da eta urte luzez teileria baten egoitza izan zen. Eraikina erabat zaharberritu dute, baina jatorrizko hainbat elementuri eutsita, esaterako, adreiluzko fatxadari.

Inguruneaz gozatzeko eta erlaxatzeko diseinaturiko espazio bat da, eta bertan, merezi duen balioa eskuratzen du denborak. Horren erakusgarri dira patxadaz gozatzeko gosariak, Astigarragako eta inguruko nekazari eta artzainek landuriko produktu fresko eta ekologikoekin prestatuak.

Berezitasuna: Landa
Zerbitzuak: Internet / Areto soziala / Telebista

Tarifak: Prezio merkeena-garestiena

· Birentzako gela: 50.00€ - 185.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea: Petritegi bidea, 3  - 20115  Astigarraga
Telefonoa: +34 843931000 / +34 687522730Telefonoa: +34 843931000 / +34 687522730
Helbide elektronikoa: marijo@sagarlore.eus
Edukiera: 30 leku
Erregistro zenbakia: HSS00845
Euskadi, auzolana