Non lo egin
Landetxeak
Berriztatutako baserri honek, 10 pertsonentzako lekua dauka lehengo lastategi eta dolarean.
Familia arteko eta lagun arteko bilerak burutzeko aproposa da, izan ere bost gela, komuna eta bista ikusgarriak dituen sukalde-jangela bat dauka, terraza eta guzti du jangela honek. Guztira 4 ohe osagarri jartzeko aukera eskaintzen du, 10 euro/ohea.
Gela bikoitzak bainuarekin ere alokatu daitezke. Etxeak arkupea du, haurrek jolasteko oso egokia. Barbakoa ere badauka. Gosaria eskaintzen dute eta aldez aurretik abisatuz gero, etxeko bazkaria ere prestatzen dute. Nekazal jardueretan parte hartzen uzten dute, besteak beste ortua garbitu, oiloak eta ardiak zaindu, fruituak jaso, belarra, sagardoa, behiak zaindu. Bertako produktuen salmenta burutzen dute etxekoek.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira