Non lo egin
Landetxeak
Ardoaren etxea
La Casona de Alutiz landetxea izen bereko upategiaren zati da eta Samaniegon dago kokatuta, Arabako Errioxaren bihotzean. Ardoaren eta enoturismoaren, paisaiaren eta naturaren maitaleek izugarri gozatuko dute egonaldiaz urtaroaren arabera kolorez aldatzen diren mahastiz inguratuta.
La Casona de Alutiz zereal nekazarien etxe tipiko bat da. Inguru horretako arkitekturari eutsi dio, XVIII. mendeko harlanduzko hormekin eta zurezko sabaiekin, eta gainera, berezko ardotegia eta upategia ditu.
Taldeek etxe oso aloka dezakete, sukaldea erabiltzeko eskubidearekin.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira