Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Non lo egin
Landetxeak

 EA ASTEI Landetxea

Produktu ClubaEcolabel

 EA ASTEI

Edertasun handiko natura-ingurunean dago Ea Astei XVII. mendeko baserria, Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik oso gertu, Elantxobeko portutik 3 kilometrora eta Laida, Laga eta Ea hondartzetatik 5 kilometrora. Lorategi bikainetik bista ederrez gozatzeko aukera izango dugu; besteak beste, Ereño herria eta bertako eliza eta harrobiak ikus ditzakegu. Bi pergola eta altzariak (mahaiak eta aulkiak, esaterako) aurkituko ditugu lorategian. Aurrekoa gutxi balitz, ur berodun igerilekua, spa-gunea, sauna eta gimnasioa ere baditu Ea Asteik, indarrak berreskuratzeko eta estresa alde batera uzteko bikainak.

Hiru ostatu desberdin ditu landetxeak. Etxeaundi 4 lagunentzako etxea bilerak antolatzeko, lagun edo senitartekoekin egoteko eta bazkari nahiz afariak egiteko egokia da. Bestalde, Sabai 2 edo 4 lagunentzako etxea oso argitsua da, eta baserri giroko xarma ongi gorde du. Bukatzeko, une ahaztezin eta atseginez gozatu ahalko dugu Garaixe etxean. Antzina, garai bat zen azken hori, eta orain dela gutxi guztiz zaharberritu dute.
Datu interesgarriak:
  • · Santiago bidea
  • · Leku ikusgarria
  • · Berdeguneak
Zerbitzuak: Ur beroa / Zuhaitzak / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Gimnasioa / Bizikletak uzteko tokia / Klimatizatutako gelak / SPA-instalazioak / Internet / Lorategia / Garbitegia / Kanpoko igerilekuak / Animazio-egitaraua / Bilera-gela / Areto soziala / Sauna / Ile-lehorgailua / Telebista
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea: Olagorta Auzoa 7  - 48287  Ea
Telefonoa: +34 946 276 511Telefonoa: +34 946 276 511
Faxa: 946 276 335
Helbide elektronikoa: info@astei.net
Edukiera: 10 leku
Erregistro zenbakia: XBI00017
Euskadi, auzolana