Non lo egin
Landetxeak
Luxuzko egonaldia ametsetako erreserba natural batean.
Etxelaia luxuzko ostatua da, landa ingurune batean ekitaldiak antolatzeko proposamen berri eta iradokitzailea. Etxelaiaren balioa etxearen beraren erakargarritasunean dago, eraikinaren eta bere estetikaren, harekin batera doan historiaren, zerbitzuen kalitatearen eta ingurunearen ikuspegitik.
Etxelaiaren barne-ekorazioa da nabarmendu beharreko beste elementu bat. Etxeko elementu klasikoen eta elementu modernoagoen arteko uztarketa koherenteak berrehun urteko eraikin zaharraren esentzia mantendu nahi du, egungo etxe baten erosotasunari uko egin gabe.
Etxelaia zerbitzuen kalitateagatik nabarmentzen da. Zerbitzuen kalitate horrekin batera, etengabeko arreta eskaintzen zaie bezeroei, 24 orduz edozein premiari erantzunez.
Azkenik, Etxelaiaren beste balioetako bat Gautegiz Arteagan dagoela da, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Ingurune natural paregabea, paisaia-balioari aisialdi-eskaintza zabala gehitzen diona: mendi-ibiliak, ur-kirolak (kanoak, surfa, padel surfa, etab.), bizikleta, artea, gastronomia, kultura, historia, etab.