Non lo egin
Hotelak
Bilboko hotelik enblematikoena da, eta monumentu arkitektoniko, historiko eta kultural gisa katalogatua dago.
Carlton Hotela Bilboko erdigunean aurki daitezkeen eraikin enblematikoen artean kokatzen da. Monumentu arkitektoniko, historiko, artistiko eta kulturala izendatu zuten.
Guztiz berriztatua dago eta aldi oro berriztatzen dituzte instalazioak. 141 gela ditu, guztiak estilo klasikoz apainduak eta azken aurrerakuntza teknologikoez hornituak. Hotel honetako egongelak, hirian ospatzen diren enpresa ekitaldi eta ekimen sozial garrantzitsuenen lekuko izaten dira.
Zerbitzuetan kalitate ezin hobea, 5 izarretako hotel bati dagokiona.