Non lo egin
Apartamentuak
AZALA guneak naturaz inguratutako eremu batean egoteko aukera ematen du, hiriko zaratatik urrun. Zurezko txaboletako batean ostatu hartzea, arteen eta soroen artean, hontza entzun eta izarrak ikusteko aukera izanez, plan ezin hobea da.
Lasierra herrian, Erriberagoitin eta Argantzunetik 4 kilometro eskasera, dagoen landa-ostatua dugu Azala.
Egurrezko bost etxola ditu, sukaldearekin, egongela txikiarekin eta bainugelarekin. Horrez gainera, aloka daitezkeen beste bi eraikin eskaintzen ditu: txoko handi bat, sukalde, liburutegi eta telebistarekin, eta musika-erreproduzitzailea, proiektagailua eta aldagelak dituen areto berezi bat. Azken hori talde-ekintzetarako oso egokia da. Bi eraikinek hari gabeko Internet-konexioa dute.
Natura ingurune ederrean dago ostatua, eta, horregatik, hain zuzen, hiri handi eta zalapartatsuetatik aldentzeko toki ezin hobea da.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira