Non lo egin
Hotelak
Guztiz zaharberritutako eraikin moderno batean dagoen lau izarreko hotel honek dekorazio abangoardista du ezaugarri nagusi.
Justizia Jauregiaren aurrean dago, eta Guggenheim Museotik, Zazpi Kaleetatik, Arriaga Antzokitik eta Euskalduna Jauregitik gertu.
Logela bikoitzak eta banako logelak ditu, honako zerbitzuokin: kutxa gotorra, Internet konexioa, berogailua, aire girotua, kable bidezko telebista, edaritegia eta ile-lehorgailua. Hotelak gela eta arropa garbiketa zerbitzuak eskaintzen ditu.
Horrez gainera, besteak beste, kafetegia, jatetxea, banketeak egiteko aretoa, bilera-gela, egongela, liburutegia, sauna, gimnasioa eta denda ere baditu.