Zarautzetik hurbil, landazabaleko eta baserrietako paisaia humanizatu bat duzu aurrez aurre. Erdigunea Pagoeta mendia da, Aia eta Laurgain (Gipuzkoa) landaguneen gainean kokatua.
Pagoetako Parke Naturalak interes handiko prestakuntza- eta jolas-funtzio bat betetzen du. Iturraran Parketxearen zabalkunde-eskaintza naturaren eskolak eta bisitarien zentroak osatzen dute, XV. mendeko baserri paregabe batean.
Halaber, oso interesgarriak dira baserrietako bizitzari buruzko erakusketa etnografikoa eta inguruko lorategi botaniko handia.
Pagoetako beste elementu interesgarri bat Agorregiko burdinola da, XV. mendekoa. Baita hotz bidezko kontserbazio-teknika zaharren erakusgarri diren elurzuloak ere.
Historia atsegin dutenek, bestalde, Parkeko historiaurreko aztarna garrantzitsuak ikusi ahal izango dituzte: trikuharriak (Otagain, Olarteta, Zaingo), tumuluak (Muzin, Arreta...) eta kobetako aztarnategiak (Erratia eta Amalda Alzoralas haranean).
Aziendari dagokionez, bertako arrazek ere balio berezia dute (hala nola betizuak eta pottokak).