Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Parke naturala

Izkiko Parke Naturala

  • Izkiko Parke Naturala
  • Izkiko Parke Naturala
  • Izkiko Parke Naturala
  • Izkiko Parke Naturala
  • Izkiko Parke Naturala
  • Izkiko Parke Naturala

Izkiko Parke Naturala

Izkiko Parke Naturala Gasteiztik 31 kilometrora dago, eta Izki ibaiak zeharkatzen duen eta mendiek inguratzen duten baso-eremu handi bat da. Kotarik garaiena Kapildui mendia da (1.176 m). 

 

Bazter aproposa da turismo ornitologikoa, ibilaldiak eta txangoak egiteko (oinez, bizikletaz edo zaldiz).

 

Izkin, "Quercus pirenaica" zuhaitz-espeziearen Europako erreserba dago, eta kontserbatzea eta ezagutzea merezi duen landa-kultura berezi bat garatu da bertan.

 

Korrestik Izkiko sakana zeharkatu eta Bujandara iristeko aukera dago. Izki ibaiaren arroila ikusgarriak eta atseden-eremu zabal batek bakarrik edo familiarekin gozatzeko aukera emango dizute.

 

Inguruan, oso deigarriak egingo zaizkizu Laño, Faido eta Markinezko eremutarren kobak, Arluzeako arroila eta harkaitzak, eta Urizaharreko hiribildua.

 

Golfa edo BTTa gustuko badituzu, Urturin turismo-zerbitzu paregabeak aurkituko dituzu bi kirol-modalitate horietarako.

 

Korresko Izkiko Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan, Izkiko ibilbideei eta beste berezitasun batzuei buruzko informazioa emango dizute.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Barbakoa / Haitzuloak / Basozaina / Haur-instalazioak / Monumentu / Behatokia / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena:

Parke naturala

Hedadura:

9.143 ha

Informazioa:

Parketxea - Informazio Zentroa

Korres (Araba)

+34 945 410 502

parqueizki@parques.araba.eus

Euskadi, auzolana