natura
Parke naturala
Gorbeiako Parke Naturala euskal mendizaletasunaren ohiko erreferentziagunea da.
Bertako gailurrak (1.482 m) Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga ezartzen du, eta bertan dago Gorbeiako Gurutze ospetsua.
Gorbeian, oso paisaia desberdinak ditugu: harri malkartsuak, larredi leunak, pagadi eta hariztiak eta abar. Eta, hori guztia, 500 barrunbe katalogatuta dituen multzo karstiko batean.
Gainera, Itxinako Biotopo Babestua eta 100 metrotik gorako Goiuriko ur-jauzia ere oso paisaia-elementu azpimarragarriak dira.
Parkeko paisaiaren kalitatea eta Parkeak euskal herritarrentzat duen esanahi kultural eta afektiboa direla-eta, jarduera ugariren gune bihurtu da eremua: senderismoa, mendia, mendiko bizikletaz eta zaldiz egiteko ibilbideak, espeleologia eta abar.
Jolas-ekipamenduz hornitutako hainbat eremu eta bisitarientzako bi zentro daude: Sarriako Parketxea Araban (Baiako Zentralaren inguruan), eta Areatzako Parketxea, Bizkaian.
Izan Parke Naturalean egiten diren ekintzen berri: Agenda.
Parketxe Sarria (Araba/Álava)
+34 945 430 709
parquegorbeia@parques.araba.eus
Parketxe Areatza (Bizkaia)
+34 946 739 279