Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkeak 90 kilometro karratu inguruko azalera hartzen du, Deba, Zumaia eta Mutriku Gipuzkoako udalerrien artean, eta ia 19.700 lagun bizi dira bertan. UNESCOren Munduko 120 Geoparkeetariko bat da.

Bi zatitan bana daiteke Euskal Kostaldeko Geoparkea: batetik, kostako zatia, eta bestetik, barrualdekoa. Kostako zatiak itsaslabar ikusgarriak (Flysch izenaz ere ezagunak) ditu azpimarratzekoean artean; gero eta bisitari gehiago bertaratzen dira txoko eder horretara. Barrualdeko zatia karstikoa da, eta Gipuzkoako kobazulo gehienak hartzen ditu. Guztien artetik, Ekaingo kobazuloak (Deba) merezi du aparteko aipamena: UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2008an, eta Zestoan bisita daitekeen erreplika (Ekainberri) bat eraiki zuten.

Kostako eta barrualdeko zatia erraz bereizi daitezke. Izan ere, geologia, kultura eta paisaia aldetik oso desberdinak dira.

Geoparke baten ezaugarri nagusiak

Balio handiko ondare geologikoa izateagatik nabarmentzen den biztanleria-gunea da geoparkea. Kultura eta natura ondare aberatsa ere izan dezake. Hori horrela, inguruneari balio gehiago emateko eta garapen jasangarria sustatzeko estrategia bat martxan jartzen da, aldi berean bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko.

Interes guneak:

- Zumaia
- Itzurun-Algorri
- Urola
- Elorriaga
- Sakoneta
- Deba
- Mutriku
- Saturraran
- Olatz
- Arno
- Lastur
- Ekain

Sailkapena: Geoparkea
Hedadura: 89 km2
Udalerria: Deba
Mutriku
Zumaia
Zerbitzuak: Haitzuloak / Monumentu / Behatokia
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana