Birding Valderejoko Parkean | Euskadiko naturguneak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira
Sai arrea (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)

Valderejo

natura

Hegaztiak behatzeko tokiak

Valderejo landa-eremu bat da, sakonune zabal baten barruan kokatua eta harkaitz-malkar garaiek inguratua. Paisaien edertasuna eta fauna eta floraren berezitasuna eta aniztasuna dira Valderejoren ezaugarri nagusiak. Purón ibaiak parke naturala zeharkatzen du, arroila sakon eta ederra zulatuz. Euskadiko hegazti harkaiztarren bilgune konplexuenetako bat da, eta besteak beste, sai arrea, sai zuria, arrano beltza, belatz handia, malkar sorbeltza edo belatxinga mokohori eta mokogorria ikus ditzakegu bertan. Bidezidor-sare eroso bati esker, parke naturalaren zati handi batean barnera gaitezke, baso, ibaiertz, larre eta mendietako hegaztiak ikusteko. Babes-figurak: Natura 2000 sarea eta parke naturala. Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Valderejoko parketxea, Lalastra (Araba) Tf. 945 353 146 parquevalderejo@parques.araba.eus www.valderejoparkea.eus  Ibilbide ornitologikoak: - San Lorentzorako igoera - Purón ibaiaren arroila

Datu interesgarriak

Sailkapena
Hegaztiak behatzeko tokiak
Udalerria