natura
Hegaztiak behatzeko tokiak
Vitoria-Gasteizetik kilometro gutxi batzuetara, Uribarri-Ganboako urtegia, jatorriz artifiziala izanik ere, bertako hezegune esanguratsuenetako bat da ornitologiaren ikuspegitik begiratuta. Urtegiko ertzetatik oso erosoa da hegaztiak ikustea, sarbide asko daudelako eta eremua 45 km-ko perimetroko berdegune batek inguratuta dagoelako. Urtegiko ertzak koska ugari dauzka, eta hegoaldean sakonera txikiko senadi ugari daude landaredi urtar oparoarekin, hainbat kopetazuri, murgil, txilinporta eta basahate bikoterentzat eta espezie bakanago batzuentzat (koartza gorria, ipar-ahatea edo ahate mokozabala) haztoki ezin hobea izanik. Gainera, migrazio-garaian eta negupasan, hezegunea aterpetxe eta jantokia da anatido, zangaluze eta lohietako espezie ugarirentzat. Mendixurreko Parke Ornitologikoa da hegaztiak ikusteko interesgune nagusia, eta bi bidezidorrek bi behatokitan sartzeko aukera ematen dute. Babes-figurak: Ramsar hezegunea, Natura 2000 sarea eta parke ornitologikoa. Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Garaioko Parke Probintzialeko bulegoa (Araba) Tf 695 782 498 garaio@galemys.com www.alava.net Ibilbide ornitologikoak: - Mendixurreko Parke Ornitologikoa - Uribarri-Ganboako urtegiko bira