Istingor arrunta (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)

Salburua

natura

Hegaztiak behatzeko tokiak

Salburua hezegune bat da, leheneratutako zenbait urmaelek osatua eta belardi hezeek, makaldiek eta harizti txiki batek inguratua. Gasteizko sarreran dago, eta gaur egun hiriko berdegune esanguratsuenetako bat da.

 

Sartzeko erraza da, eta, bertako bidezidor eta behatokiei esker, bisitarientzat oso erosoa da hegaztien mundura hurbiltzea. Urte osoan hainbat hegazti ikus ditzakegu, urtarrak, anatidoak, lohietako espezieak eta zangaluzeak, guztiak ere urmaeletako landaredi naturala mantentzeko lagungarriak, erdi aske dabiltzan hainbat oreinen konpainian.

 

Babes-figurak: Ramsar hezegunea, Natura 2000 sarea eta hiri-inguruko parkea

Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Ataria, Vitoria-Gasteizen (Araba)

Tf 945 25 47 59

ataria@vitoria-gasteiz.org

www.ataria.es

Ibilbide ornitologikoak:

  • Arkautiko urmaela
  • Betoñuko urmaela

Datu interesgarriak

Sailkapena
Hegaztiak behatzeko tokiak
Udalerria
Euskadi, auzolana