natura
Hegaztiak behatzeko tokiak
Izkiko eremuan basoak dira nagusi, eta ametz arruntaren (Quercus pyrenaica) Europako formaziorik esanguratsuenetako bat aurkitzen dugu bertan. Izki ibaiaren arroa osatzen duten lur hareatsuetan bermaturik, baso horiek baso-faunaren erakusgarri ona ere badira. Kareharrizko harkaitz ugaridun mendi eta erreka-zuloek inguratuta, hainbat hezegune txiki ere baditu, urmaelak eta zohikaztegiak batik bat, hegaztien behaketarako aproposa den leku horren aniztasun biologiko handiaren babesleku direnak.
Okil ertaina da Izkiko Parke Naturaleko hegazti nagusia, eta benetako erronka suposatzen du bai hura behatuz gozatzen dutenentzat bai haren kontserbazioaren ardura dutenentzat, haren hazkuntza-eremuen lasaitasuna babestu eta zaindu behar duten heinean.
Espezie harkaiztarrak, sai arrea edo arrano beltza adibidez, errazago ikus ditzakegu, eta alternatiba on bat izan daitezke basoko zidorretan barrena okilekin topatzeko zortea izan ez dutenentzat.
Babes-figurak: Natura 2000 sarea eta parke naturala.
Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Izkiko parketxea, Korres (Araba) Tf 945 41 05 02 parqueizki@parques.araba.eus http://www.izkiparkea.eus
Ibilbide ornitologikoak: - Izkiko erreka-zuloak - Ameztiko ibilbidea - Izkiko urmaelak