natura
Hegaztiak behatzeko tokiak
Haran-hondoetako landazabalak ongi kontserbatuta daude, artzandobi arruntaren, lepitzuliaren eta beste zenbait espezieren bizileku. Gorago, mendilerroaren hegaletan gora, pagadiak, erkameztiak eta pinu gorriko pinudiak ikus ditzakegu, eta azkenik, goialdean, belardi eta txilardi abalez estalitako goi-ordokia zabaltzen da, non berdantza hori eta mendi-txirta ugari ikus daitezkeen.
Mendilerroaren gailurretako kareharrizko haitz handiek horma ia etengabe bat osatzen dute ia 25 kilometroan barrena, eta hegazti harkaiztarren komunitate handi batek bertan egiten ditu habiak, besteak beste sai zuriak, sai arreak, zapelatz liztorjaleak, belatxinga mokohoriak eta mokogorriak, malkar-sorbeltzak, harkaitz-zozo gorriak eta mendi-tuntunak.
Behaketarako toki egokietan nabarmentzekoa da Delikako ur-jauzi zoragarria, ibaiaren ur-jauziaren gain-gainean kokatua 200 metroko altueran, erraz iristeko moduko inguru benetan ikusgarri batean.
Babes-figurak: Natura 2000 Sarea
Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Urduñako Turismo Bulegoa, Foru Plaza 3 – behea. Urduña (Bizkaia) Tf 945 384 384 turismo@urduna.com http://www.aiaraldea.org
Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Amurrioko turismo-bulegoa, Aldai, 1 behea, 01470 Amurrio (Araba) Tf 945 39 37 04 mailto:turismo@amurrio.org http://www.aiaraldea.org
Ibilbide ornitologikoak: - Tologorrirako igoera - Delikako ur-jauzia - Antiguako Ama Birjina