Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hegaztiak behatzeko tokiak

Gorobel Mendilerroa

  • Sai zuria (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)
  • Kaskabeltz txikia (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)
  • Gorobel edo "Salvada mendilerroa"

Gorobel Mendilerroa

Haran-hondoetako landazabalak ongi kontserbatuta daude, artzandobi arruntaren, lepitzuliaren eta beste zenbait espezieren bizileku. Gorago, mendilerroaren hegaletan gora, pagadiak, erkameztiak eta pinu gorriko pinudiak ikus ditzakegu, eta azkenik, goialdean, belardi eta txilardi abalez estalitako goi-ordokia zabaltzen da, non berdantza hori eta mendi-txirta ugari ikus daitezkeen. Mendilerroaren gailurretako kareharrizko haitz handiek horma ia etengabe bat osatzen dute ia 25 kilometroan barrena, eta hegazti harkaiztarren komunitate handi batek bertan egiten ditu habiak, besteak beste sai zuriak, sai arreak, zapelatz liztorjaleak, belatxinga mokohoriak eta mokogorriak, malkar-sorbeltzak, harkaitz-zozo gorriak eta mendi-tuntunak. Behaketarako toki egokietan nabarmentzekoa da Delikako ur-jauzi zoragarria, ibaiaren ur-jauziaren gain-gainean kokatua 200 metroko altueran, erraz iristeko moduko inguru benetan ikusgarri batean. Babes-figurak: Natura 2000 Sarea Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Urduñako Turismo Bulegoa, Foru Plaza 3 – behea. Urduña (Bizkaia) Tf 945 384 384 turismo@urduna.com http://www.aiaraldea.org Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Amurrioko turismo-bulegoa, Aldai, 1 behea, 01470 Amurrio (Araba) Tf 945 39 37 04 mailto:turismo@amurrio.org http://www.aiaraldea.org Ibilbide ornitologikoak: - Tologorrirako igoera - Delikako ur-jauzia - Antiguako Ama Birjina


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena:

Hegaztiak behatzeko tokiak

Euskadi, auzolana