natura
Hegaztiak behatzeko tokiak
Urdaibaiko estuarioa Oka ibaiaren bokalean dago, eta, bere luzerarengatik eta kontserbazio-mailarengatik, Euskadiko hezegune garrantzitsuena da. Enklabe garrantzitsua da, migrazio-hegaztien atsedenerako eta negupasarako eremu aparta. Hainbat labar, mendi, hondartza eta ibairen topagunea da estuarioa, eta kobazuloak eta baso naturalak ikus ditzakegu bertan; ondare geologiko, arkeologiko eta kultural bikaina. Azpimarratzekoak dira, batetik, Matxitxako lurmuturra, Euskadin itsas hegaztiak eta zetazeoak ikusteko behatokirik onena, eta, bestetik, Urdaibai Bird Center, paduraren behatoki ezin hobea eta sekulako natura-museo bizia, Erreserbaren erdi-erdian. Babes-figurak: Biosferaren erreserba, Ramsar hezegunea eta Natura 2000 sarea Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Urdaibai Bird Center, Orueta 7. Gautegiz Arteaga 48314 Bizkaia Tf. 946 25 11 57 birdcenter@birdcenter.org http://www.birdcenter.org Ibilbide ornitologikoak: - San Kristobal behatokia - Urdaibai Bird Center - Urdaibaiko goi-padura - Matxitxakoko behatokia