natura
Hegaztiak behatzeko tokiak
Txikia izanik ere, Txingudik ezin hobeto islatzen ditu Euskadiri migrazio-hegaztien testuinguruan garrantzia eman dioten ezaugarriak. Bidasoa ibaiaren bokalean dago, mendebaldeko Pirinioetako azken mendien eta Bizkaiko Golkoaren artean, eta horregatik biltzen ditu, batetik, migratzeko Pirinioetako katea saihesten duten hegazti kontinentalak, eta, bestetik, kostaldearen lerroari jarraiki hegan doazen itsasoko eta uretako hegazti saldoak.
Urtean zehar hainbat espezie ikus ditzakegu horretarako diseinatutako ibilbide eta behatoki erosoetatik, hala nola zerra ertaina, aliota handia, mokozabal arrunta, txirritxo txikia, txirri iluna, txirri lodia, txirri zuria, antxeta burubeltza, kaio beltz atlantikoa eta benarriz nabarra.
Babes-figurak: Ramsar hezegunea eta Natura 2000 sarea.
Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Ekoetxea Interpretazio Zentroa, Pierre Loti ibilbidea, z/g - 20304 Irun (Gipuzkoa) Tf. 943 619 389 info.txingudi@ekoetxea.eus www.euskadi.eus/txingudi
Ibilbide ornitologikoak: - Jaitzubiako padura. - Plaiaundi.