Armañon

Armañon

natura

Hegaztiak behatzeko tokiak

Ranero Haitzak, Armañongo mendebaldean, Naturagune Babestu hau osatzen duten bi udalerrietako bat den Karrantzako haran osoko paisaia- erreferentziarik nabarmenena dira.

 

Beste udalerri batean, Turtziozen, Los Jorrios lapiaz handia dago ekialdean, mendi-hegala estaltzen duen artadi handia nabarmenduz. Bizkaiko ipar-mendebaldeko bitxi honek hainbat mendi-goragune ditu, habitat-mosaiko aberats batek eratutako kareharrizko paisaia malkartsua eratuz. Mendetako abeltzaintza-jarduerak larreak, soroak eta palaxuak eratu ditu, baina era berean baso autoktonoak ere badaude, adibidez artadi kantauriarrak, hariztiak eta pagadiak.

 

Mosaiko aberats horrek, hain zuzen ere, ematen du bertan askotariko hegaztiak bizitzeko aukera, harkaiztegi, landa eta larretako hegaztiak eta baso-girokoak barne, adibidez sai zuria, harkaitz-zozo urdina edo etze- txinboa, gabiraia eta okil beltza.

 

Babes-figurak: Natura 2000 Sarea - Parke Naturala

 

Ibilbide ornitologikoak:

- SOPEÑAKO ARTADIA - El Suceso (Bizkaia)

- POZALAGUAKO INGURUNEA - Parketxe Armañón (Bizkaia) 

Datu interesgarriak

Sailkapena
Hegaztiak behatzeko tokiak
Udalerria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Euskadi, auzolana