natura
Parke naturala
Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Kantabriarekiko mugan, mendigune bat dago Enkarterriko paisaiaren barruan: Armañongo Parke Naturala.
Bertan, landa-izaerako lur muinotar eta menditsuak aurkituko dituzu. Horien artean, Armañon, Ranero, Surbias eta Los Jorrios mendietako tontorrak nabarmentzen dira.
Parkeko zorupean, balio handiko 200 kobazulo eta leize baino gehiago daude. Horien artean, ezinbestekoa da Pozalaguako Kobazuloa bisitatzea, oso gomendagarria baita. Izan ere, formazio ikusgarriak ikusteko aukera ematen du (estalaktita eszentrikoak, bereziki).
Pozalaguako Kobazuloaren inguruetan, Parke Naturalari eta ondoan dagoen Ordunteko eremu menditsuari buruzko informazio gehiago lortu ahal izango duzu; Ordunteko eremua, Armañon bezalaxe, Natura 2000 Sarean sartuta dago.
Landa-izaerako lurralde horretan, eta aziendari dagokionez, bertako hainbat arrazak diraute oraindik, eta erraz ezagut daitezke Parkeko ingurunera egiten den bisitaldian. Horien artean, Karrantzako ardia (muturhoria eta muturbeltza), Enkarterriko txakur billanoa eta behi montxinoa aipa daitezke, besteak.
Gainera, interpretazio zentroak eskaintzen duen erakusteta bati esker inguruko flora eta fauna ezagutu ahal izango dute bisitariek. Parke naturala, bertako arrazak eta lurrazpiko mundua hegaldi birtual baten bidez ezagutzeko aukera ere izango dute.
Ikusi urte osoan zehar eskaintzen dituzten ekintzak: Agenda.
Leku interesgarriak:
Armañon Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa
Ranero, Karrantza (Bizkaia)
946 560 079
Ordutegia: asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 16:00 - 18:00
armanon.parke.naturala@bizkaia.eus
Parketxe de Trucíos
Lehendakari Aguirre Etorbidea z/g, 48880 Trucíos-Turtzioz.
Ordutegia: 10:00etatik 14:30etara.
Enkartur
+34 946 802 976
Karrantza Haraneko Turismo Bulegoa
946 806 928/ 696 446 301