Aizkorri-Aratz Parke Naturala | Euskadiko naturguneak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala Araba eta Gipuzkoa artean dago, eta kareharrizko mendilerro eta pagadi amaiezinengatik nabarmentzen da.

Euskadiko gailurrik altuena dago bertan, Aitxuri (1.551), eta elezaharren arabera, gailur horietan egon daiteke oraindik Mari jainkosa mitologikoa.

Gipuzkoako sai arreen koloniarik handienera hurbildu, Arrikrutzeko kobazuloa bisitatu, Iturrigorriko pagadi izugarria zeharkatu edota Euskadiko gailurrik ezagunenetako batzuetan zehar latxa ardiengandik hurbil ibili; hori guztia egin dezakezu Parke honetan. Bertako mendilerroa erreferentzia da euskal mendizaleentzat, eta benetako mendi-harresi bat da Gipuzkoaren eta Arabaren artean.

Euskadiko mendikaterik garaiena izateaz gain, Aizkorri- Aratzeko Parke Naturaleko kulturaondarea oso aipagarria da: trikuharriak, antzinako kobazuloak eta erromatarren garaiko galtzadak daude bertan.

Oso ezaguna da Gipuzkoaren eta Arabaren artean dagoen San Adriango tunela, errege-bide eta Done Jakue bide izan zen antzinako galtzadak zeharkatzen duen tunela.

Parkearen sarrera nagusia Arantzazuko Santutegi ikusgarriaren ondoan dago. Santutegia amildegi handi batean gainean dago, eta ezinbesteko bisita da interes arkitektoniko eta artistikoa aintzat hartuta. Horrez gainera, Araban kokatutako Araia ere Aratzera (1.443 metro) igotzeko abiapuntua izan daiteke.

Parketxe bat ere badago, Araian (Araba), eta bisitariei ibilbide, interesgune, programa didaktiko eta taldeentzako bisita gidatuen berri ematen die. Aizkorri-Aratz parke naturala hobeto ulertzeko, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa bisita daiteke, Zegamako Anduetza baserrian. Han, kulturaren eta naturaren arloko alderdiak ezagutarazten dira, inguru idiliko batean.

Datu interesgarriak

Sailkapena
Parke naturala
Hedadura
15.919 ha
Udalerria
Informazioa

Arantzazu, Oñati (Gipuzkoa)

+34 943 782 894

arantzazu@gipuzkoanatura.eus

www.gipuzkoa.eus

Araia (Araba)

+34 945 386 964 / 688 629 932

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

aizkorriaratzparkea.eus

Zegama (Gipuzkoa)

+34  943 802 187

anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

www.gipuzkoa.eus

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Barbakoa
  • Haitzuloak
  • Basozaina
  • Monumentu
  • Behatokia
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Jatetxea
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea