Museoak | Villa Lucia. Ardoaren Erakustokia LAGUARDIAn (ARABA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Villa Lucia. Ardoaren Erakustokia

Euskadiko Turismo Etika

Ardoaz gozatu, dastatu eta edari unibertsal honen kultura zabaltzea helburu duen erakustoki berritzaile eta harrigarria da Villa Lucia. Hainbat bilera-gelaz gain, liburutegi bat, ardandegi bat eta museo bihurtutako upategi bat ere baditu. Samaniego alegilariaren sendiak atseden hartzeko erabiltzen zuen lursailean dago, Guardian

 

Ardoa egiteko fase guztiak ezagutu ditzake bisitariak bertan, dastaketa birtualetan, jokoetan eta antzekoetan parte hartuz. Ibilaldi interaktiboa da. Urte osoan zehar, ardoa probatzeko ikastaroak, dastaketak, joko gastronomikoak.... egiteko aukera eskaintzen du.

 

Villa Lucia Ardoaren Zentro Tematikoa bere kategoriako lehen establezimendua izan da Equalitas Vitae ziurtagiria lortzen, % 100eko irisgarritasuna duen Museo Inklusibo gisa.

 

Museoa Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.

Datu interesgarriak

Helbidea
Ctra. Logroño s/n - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara

Bisiten ordutegiak:

11:00; 12:30; 17:00 eta 19:00.
Igande arratsaldea eta astelehena itxita.

Bisita gidatuak aldez aurretik erreserbatuta: 945 600 032

 

Areto kopurua
4