Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Victor Hugo Museo-Etxea

  • Victor Hugo Museo-Etxea
  • Victor Hugo Museo-Etxea
  • Victor Hugo Museo-Etxea
  • Victor Hugo Museo-Etxea
  • Euskal Kostaldeko museoen sarea

Victor Hugo Museo-Etxea

Victor Hugo idazle ospetsua etxe honetan bizi izan zen 1843. urtean. XVII. mendean eraikitako Pasaiako etxe tipiko hau badiaren ondo-ondoan dago, eta hiru solairu ditu: lehenengoak Pasaiako Turismo Bulegoa hartzen du, bigarrenak "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra eta hirugarrenean aldi baterako erakusketak jarri ohi dituzte.

 

1902az geroztik etxean egondako objektuak biltzen ditu erakusketa iraunkorrak.
Hori gutxi balitz, hiru solairuetako balkoietatik Pasaiako badia ederra ikusi ahal dute Victor Hugo Etxera bertaratzen direnek. Bestalde, "Victor Hugo izeneko Gida Turistikoa" ikus-entzunezko erakusketa ere nabarmendu behar da: argazki bilduma baten bitartez, idazleak euskal lurretan zehar egindako bidaiaren nondik norakoak ezagutuko dituzte bisitariek.

 



Alpes et Pyrénées lanean islatu zuen bidaia zoragarri hori, eta Victor Hugo Etxeak eleberria hizkuntza desberdinetan irakurtzeko aukera ere eskaintzen du. Idazlearen hitzek paraje ikusgarrietan murgiltzeko balio dute. Sarrera doakoa da.


Zerbitzuak: Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Donibane, 63  - 20110  Pasaia
Telefonoa: +34 943 341 556Telefonoa: +34 943 341 556
Helbide elektronikoa: turismoapasaia@oarsoaldea.eus
Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18-00
Igandeetan: 10:00-14:00
Aste Santuan, uztailean eta abuztuan: 09:00-14:00 / 16:00-19:00

*Bisita gidatuak aldez aurretik hitzartu behar dira. Informazio gehiago nahi izatekotan, Pasaiako Turismo Bulegoarekin (943 341 556) harremanetan jarri.

Areto kopurua: 1
Edukiera: 25
Euskadi, auzolana