Arte eta Kultura
Museoak
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic. 2009ko azaroan zabaldu zituen ateak, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen egitasmo bakar, erakagarri eta interesgarria da. Bere osotasunean txotxongiloen munduari eskainitako zentro bakarra dugu Europa mailan. Halaber, ezin ahatz daiteke Tolosak lotura hertsia izan duela betidanik diziplina horrekin, eta horren adibide da Titirijai txotxongilo jaialdi ezaguna.
Beheko solairuan 250 lagunentzako tokia duen entzunaretoa eta muntaia eta entsegu gelak aurki ditzakegu. Lehendabiziko solairuak, aldiz, kafetegia eta Ambigu deritzon aretoa (emanaldi nahiz erakusketa txikientzako egokia) hartzen ditu. Solairu horretan bertan, gainera, erakusketetan ikusgai ez diren txotxongiloak bildu dituzte, eta erakusketa nagusiak (iraunkorrak eta aldi baterakoak) hurrengo solairuan daude ikusgai.
TOPIC zentroak bilduma zabala du, 40 herrialde desberdinetako 2.500 txotxongilo baino gehiagorekin.
Hirugarren solairuan artxibategia, dokumentazio-zentroa (DVD, liburu, kartel eta argazkiak biltzen ditu, besteak beste), artista eta ikertzaileentzako egoitza eta tailer-gelak daude, eta laugarrenean, abesbatzekin lotura duten jarduerak egiten dituzte.
Lanegunetan 10.00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Asteburu eta Jaiegunetan 10:00etatik 14:00era eta 15:30tatik 19:30tara.
Astelehena: Itxita.
UDAKO ORDUTEGIA (ekainaren 20etik irailaren 15era)
Egunero 10.00etatik 14:00etara eta 15:30tatik 19:30tara. Astelehena: Itxita.
Lehiatila eta sarrera 30 minutu lehenago itxiko dira, eta ordutegia alda daiteke.