Museoak | Soinuenea OIARTZUNen (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Soinuenea

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Soinueneak Euskal Herriko eta mundu zabaleko 1.400 musika-tresna baino gehiago ikusteko aukera eskaintzen du.

Gainera, 5.800 aletik gora biltzen dituen liburutegia, LP, kasete eta CD formatuetan jasotako 4.800 musika-pieza biltzen dituen fonoteka, irudi artxibo handi bat eta musika-tresnak egiteko eta konpontzeko tailerrak ditu.

Bi bisitaldi mota daude: soinuduna eta gidatua (bakarka zein taldeka egin daiteke. Bisita gidatuak aurrez aurretik hitzartu behar dira.

Prezioa:

  • Arrunta: 3€ (BEZ barne).
  • Murriztua: helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.

Datu interesgarriak

Helbidea
Tornola kalea, 6 - 20180 Oiartzun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik larunbatera:

  • Goizez 10:00-14:00
  • Arratsaldez 15:00-18:00

BISITA ARRUNTA

Nork bere telefonoarekin WiFi sarera konektatuta gure web orrian jarri dugun audiogida erabiltzeko aukera du.

    BISITA GIDATUA

    Gutxienez 4 eta gehienez 6 pertsona har ditzakegu aldi berean. Bisita gidatuak 60 minutu inguru irauten ditu. Aurretik hitzartu behar da.

    Egunean bi ordu egongo dira aukeran: goizean 11:30etan eta arratsaldean 16:30etan.

    Talde gidatu bakoitzeko, gutxienez 25 € (BEZ barne) kobratuko dira.

    Areto kopurua
    2
    Edukiera
    25

    Zerbitzuak

    • Audio-gida
    • Liburutegia
    • Hitzaldi-aretoak
    • Bideo-aretoak
    • Dendak
    • Bisita gidatuak
    • Prentsa-aretoa
    • Artxiboa