Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Praktika Onak

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Espainiako gerra zibila du ardatz Elgetan dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak. Gai militarrak ez ezik, gerraren zergati eta ondorioak ere jorratzen dira bertan, Elgeta inguruan jazotako gertakariak eta gatazka bizi izan zutenen testigantzak abiapuntutzat hartuta. Duintasunak eta memoriak ere garrantzi handia dute Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroan.

Erakusketa iraunkorra Espaloia Kafe Antzokian dago ikusgai, eta, besteak beste, garai hartako armak, tresnak eta egunkariak, maketak eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Horrez gainera, bisitariek 5 kilometroko ibilbide tematikoa egin ahalko dute, Intxortako mendi-hegalean lubaki, parapeto eta babeslekuen hondarrak ikusteko.

Hilabete bakoitzeko lehen eta azken igandean eskaintzen dira bisita gidatuak.

Erreserbak egiteko 943 71 89 11 edo 943 79 64 63 telefono-zenbakietara deitu edo turismo@debagoiena.net helbidera mezua bidali.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Maala Kalea, 2  - 20690  Elgeta
Telefonoa: +34 943 768 022 (Elgetako Udala) / +34 943 789 085 (Espaloia Kafe Antzokia) Telefonoa: +34 943 768 022 (Elgetako Udala) / +34 943 789 085 (Espaloia Kafe Antzokia)
Helbide elektronikoa: turismoa@elgeta.net
Ordutegia: Erakusketa iraunkorra:
Astelehenetik ostegunera: 16:00-21:00
Ostiral, asteburu eta jaiegunetan: 12:00-21:00
Areto kopurua: 2
Edukiera: 0
Euskadi, auzolana