Museoak | Manuel Acha Likorearen Museoa AMURRIOn (ARABA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Manuel Acha Likorearen Museoa

Euskadiko Turismo Etika

1831n Amurrion sortu zen Manuel Acha destilategiaren ibilbidea laburbiltzen du Likorearen Museoak.

Mota horretako lehenengoa da Euskadin. Museoa destilategiaren lehenengo solairuan kokatuta dago, eta hiru areto ditu. Horietan, edari bizien ekoizpenaren nondik norakoak erakusten dizkigute, eta, besteak beste, Karpy, laranja goxo eta mingotsekin egindako likorea, eta Atxa patxarana, Urduñako mendilerroko basaranekin egindako edaria, nabarmentzen dira.

Hala, edari biziak eta likoreak destilatzeko belaunaldiz-belaunaldi erabili dituzten barrikak eta lanabesak, kontabilitate liburuak, XX. mende hasierako publizitate materiala eta abar daude ikusgai. Karpy 60ko eta 70eko hamarkadetako txirrindularitza taldeak ere bere txokoa du museoan, eta garai hartako ziklisten maillotak eta txapelak ikusteko aukera dago.

Datu interesgarriak

Helbidea
Maskuribai, 4 - 01470 Amurrio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

COVID 19ren egungo egoera dela eta, Acha Museoko bisitak bertan behera geratu dira berriro abisatu arte.

 

Areto kopurua
3
Edukiera
20