Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 

Arte eta Kultura

Museoak

Manuel Acha Likorearen Museoa

Manuel Acha Likorearen Museoa

1831n Amurrion sortu zen Manuel Acha destilategiaren ibilbidea laburbiltzen du Likorearen Museoak. Mota horretako lehenengoa da Euskadin. Museoa destilategiaren lehenengo solairuan kokatuta dago, eta hiru areto ditu. Horietan, edari bizien ekoizpenaren nondik norakoak erakusten dizkigute, eta, besteak beste, Karpy, laranja goxo eta mingotsekin egindako likorea, eta Atxa patxarana, Urduñako mendilerroko basaranekin egindako edaria, nabarmentzen dira.

Hala, edari biziak eta likoreak destilatzeko belaunaldiz-belaunaldi erabili dituzten barrikak eta lanabesak, kontabilitate liburuak, XX. mende hasierako publizitate materiala eta abar daude ikusgai. Karpy 60ko eta 70eko hamarkadetako txirrindularitza taldeak ere bere txokoa du museoan, eta garai hartako ziklisten maillotak eta txapelak ikusteko aukera dago.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Maskuribai, 4  - 01470  Amurrio
Telefonoa: +34 945 891 812Telefonoa: +34 945 891 812
Helbide elektronikoa: info@destileriasacha.com
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:00
Asteburuetan: 10:00-19:00
Areto kopurua: 3
Edukiera: 20
Euskadi, auzolana