Museoak | Makina-Erremintaren Museoa ELGOIBARen (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Makina-Erremintaren Museoa

Makina-Erremintaren sektorea garatzeko lan egin zuten pertsonak omentzea eta Makina-Erremintak bailararen bilakaeran izan duen garrantzia ezagutaraztea du xede Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak.

 

Makina-Erremintaren errealitate historikoaren eta egun bizi duen egoeraren berri emateko, 60 pieza baino gehiago biltzen ditu bere barnean XX. mende hasierako eraikin industrial baten itxura duen Museoak. Besteak beste, fresatzeko aurreneko makina unibertsalak, tornu paraleloak, karrakagailuak eta zulatzeko makina sentsitiboak.

 

Mekanizazio tailerrak, errementeriak eta "Patxi Aldabaldetrecu" erakusketa aretoak osatzen dute Museoa. 250 argazki baino gehiago, Erdi Aroko makinak, eta erreminta eta mekanismo ugariz betetako beira-arasak daude ikusgai erakusketa gela horretan.

 

Antzinako makinak zaharberritzeaz gain, aretoak alokatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Azkue Bailara, 1 - 20870 Elgoibar
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:00 eta 14:30-17:30 Larunbatak.

Igandeak eta jai egunak itxita.

Abuztua: Itxita

Sarrera: 2€

Areto kopurua
3
Edukiera
25

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Parkinga
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak