Arte eta Kultura
Museoak
Museoa gune bakar batera mugatu beharrean, Burdin Haraneko eraikin ezberdinak bisitatzeko aukera eskaintzen du Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) egitasmoak. Horrela, iragan mendeko 50eko hamarkadako eguneroko bizimodua ezagutzeaz batera, antzinako burdinolek nola funtzionatzen zuten ikusiko dute bisitariek.
Mirandaola Parkeak "Burdinaren taupadak" ibilbideko zenbait gune hartzen ditu: Mirandaolako burdinola (aspaldi zaharberritu zuten, eta igandero martxan ikusi daiteke duela sei mende bezala), Mirandaolako ermita eta Euskal Burdinaren Museoa. Horiekin batera, Idiazabal gaztari buruzko Artzaintza Ekomuseoak, Ogiaren Txokoak eta AIKUR-Erle Museoak osatzen dute Burdin Haraneko eskaintza. "Langileen Ibilbideak", gainera, iragan mendeko 50eko hamarkadako bizimodua erakusten du.
Horretarako, garai hartako ikasgela bat, etxebizitza bat eta kapera bat bisitatzeko aukera eskaintzen du. Azken batean, euskal herritarrek historian zehar inguruarekin izan duten lotura erakutsi nahi du Lenbur Lurralde-Museoak burdinaren bilakaera industriala ardatz hartuta.
Antioko turismo bulegoa:
Goi-denboraldian (Aste Santu, Uztail eta Abuztuan): Egunero: 10.00-18:00.
Behe-denboraldian: Asteartetik ostiralera eta igandeak: 10:30-14:30 / larunbatak: 12:00-14:30 - 16:30-18:30