Arte eta Kultura
Museoak
Pagoetako parke naturalak interpretazio zentro bat du Iturraranen: egurrezko jatorrizko egitura mantentzen duen XVIII. mendeko baserri eder bat.
Iturrarango parketxeak Pagoetako ingurune fisikoari eta etnografikoari buruzko erakusketa finko bat du. Era berean, tailer didaktiko bat eta hainbat euskarri interaktibo eskaintzen ditu, eta horiei esker, naturaren eta gizakiak mendeetan modu iraunkorrean egindako jardueren arteko oreka ikus daiteke.
Baina zalantzarik gabe, Iturraranek duen erakargarri nagusietako bat zentroa inguratzen duen parke botanikoa da. 25 hektareako gainazala du, 10 bertako landarediarekin estalia. Egun, 5.500 taxoneko bilduma du, eta gehienak munduko leku ezberdinetako zuhaitzak eta zuhaixkak dira. Lorategiko mutur batean, bioaniztasunaren lorategia dago: galzorian dauden Euskal Herriko landareen bilduma ederra.
Gertuko bi baliabide hauek ere ezin dira alde batera utzi: erlategi didaktikoa, eta Agorregiko burdinolak eta errotak.