Arte eta Kultura
Museoak
Zuloaga kulturgunea
Ignacio Zuloaga margolariak, 1910-20 artean sortu zuen Kulturgunea da, XV. mendeko ermitaren eta Santiago bideko erromesen ostatuaren hondarrak zaharberrituta. Eraikin bat erantsi zion multzoari, estudio-tailer gisa erabili zuena.
2012. urteaz geroztik Z Kulturguneak erakusketa iraunkorra du: Done Jakue bideko ermitan, Julio Beobideren Kristo Gurutzean eta Quintín de Torreren Doloretako Ama daude ikusgai, biak Zuloagak polikromatuak.
Kolekzio Historikoaren salan, haren arte bilduma pribatuak (XIII-XX mende bitartekoak), Goya, Rodin etb. lanak ikus daitezke, bai eta nazioarteko artista moderno eta garaikide ezagunen obra esanguratsuak ere, besteak beste Picasso, Miró eta Tàpies. Artistaren estudioan berriz, margolariaren obra sorta bat erakusten da, olio pinturak, marrazkiak etb.
Martxoaren 30etik irailaren 14ra
• Bisitak • Asteartetik larunbatera • Gutxi gorabehera. 60 Min •
• Erreserba (eguna eta ordua) eta ordainketa aurreratua (7 egun) •
• Taldeak • 6 pax. 75 €– 8 pax. 100 €– Gehienez 10 pax. 120 €•