Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Igartubeiti Baserri Museoa

Praktika OnakProduktu Cluba

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti baserria XVI eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakuslea da, euskal baserriaren Urrezko Aroaren eredu. 1992an Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen desagertu ez zedin, eta goitik behera berritu zuen.

Egun XVI. mendeko sagardo dolare handi bat martxan ikusteko aukera ematen du. Igartubeiti baserria zanpatutako sagarraren, belarraren, lehortzen jarritako larruen eta kearen usainak bereizten dute, hitz batean esanda, iraganaren lurrinak. Bisitaria sukaldeko eta ukuiluko iluntasunean barneratuko da, eta urrats bakoitzean goitegiko egurrezko zoruak kraska nola egiten duen sumatuko du.

Baina etxea hutsik dago, eta ez dago garai hori baino lehen eta ondoren jasotako gertaeren berri eman diezagukeen inor.

Interpretazio Zentroak, aldiz, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia dakar gogora. Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsak lagun, antzinako baserrien garapena eta bilakaera, bertako biztanleen bizimodua eta zereginak, euren arteko harremanak zein zituzten sinesmenak ezagutu ditzake bisitariak, eta zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, dibertitzeko zer egiten zuten eta zerk sufriarazten zituen jakin dezakete.

Museoa Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.
Zerbitzuak: Parkinga / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Ezkio Bidea  - 20709  Ezkio-Itsaso
Telefonoa: +34 943 722 978Telefonoa: +34 943 722 978
Helbide elektronikoa: igartubeiti@gipuzkoa.eus
Ordutegia: ORDUTEGIA:

Ekainak 15-irailak 15 eta Aste Santua:

Asteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Bisita gidatuak: 11:00etan, 12:30ean eta 17:30ean.

Irailak 16-ekainak 14:

Asteartetik ostiralera eta igandeetan: 10:00-14:00
Larunbat eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 4:00-19:00
Areto kopurua: 2
Edukiera: 80
Euskadi, auzolana