Museoak | Euskal Sagardoaren Museoa - Sagardoetxea ASTIGARRAGAn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Sagardoetxea - Euskal Sagardoaren Museoa -

Club de Producto Ética Turística de Euskadi

Hiru gunek osatzen dute Sagardoetxea: museoak, sagastiak eta sagardoa dastatzeko guneak.

Museoan argazkiak, informazio-panelak, jokoak eta tresna elkarreragileak daude. Sagastia aire librean dagoen gunea da; sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duen eremua da.

Sagar mota ezberdinak ikusteaz batera, sagarrondoak modu egokian kudeatzeko teknikak aztertzen dira bertan. Hirugarren gunean sagardoa dastatzen da, eta txotxaren ohitura ikasi nahi dutenei zuzenduta dago bereziki.

Sagardoetxeak bisitariek parte hartzea du xede, eta, horretarako, besteak beste, lurraren eta fruituen heldutasuna erraz aztertzeko aukera ematen du, bitarteko egokiak erabilita.

Gainera, eguraldi txarrak jarduerak kanpoan egitea eragozten duenean barruan beste batzuk egiteko parada izango dute bisitariek. Museoa Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.

Datu interesgarriak

Helbidea
Kale Nagusia, 48 - 20115 Astigarraga
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 11: 00-13: 30 eta 16: 00-19: 30.

Igande eta jaiegunetan: 11: 00-13: 30. Astelehenetan, asteko atsedenaldia (uztailean eta abuztuan izan ezik).

Itxiera egunak: uztailak 26 (arratsaldez) Abenduak 24, 25 eta 31 urtarrilak 1 eta 6

 

Taldeentzako ordutegia:

Beste ordutegi batzuk kontsultatu: 943 550 575 / Info@sagardoarenlurraldea.eus

Areto kopurua
3
Edukiera
75

Zerbitzuak

  • Audio-gida
  • Liburutegia
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak