Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Sagardoetxea - Euskal Sagardoaren Museoa -

Produktu Cluba

Sagardoetxea - Euskal Sagardoaren Museoa -

Hiru gunek osatzen dute Sagardoetxea: museoak, sagastiak eta sagardoa dastatzeko guneak.

Museoan argazkiak, informazio-panelak, jokoak eta tresna elkarreragileak daude.

Sagastia aire librean dagoen gunea da; sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duen eremua da. Sagar mota ezberdinak ikusteaz batera, sagarrondoak modu egokian kudeatzeko teknikak aztertzen dira bertan.

Hirugarren gunean sagardoa dastatzen da, eta txotxaren ohitura ikasi nahi dutenei zuzenduta dago bereziki.

Sagardoetxeak bisitariek parte hartzea du xede, eta, horretarako, besteak beste, lurraren eta fruituen heldutasuna erraz aztertzeko aukera ematen du, bitarteko egokiak erabilita. Gainera, eguraldi txarrak jarduerak kanpoan egitea eragozten duenean barruan beste batzuk egiteko parada izango dute bisitariek.

Museoa Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.
Zerbitzuak: Audio-gida / Liburutegia / Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Kale Nagusia, 48  - 20115  Astigarraga
Telefonoa: +34 943 550 575Telefonoa: +34 943 550 575
Helbide elektronikoa: info@sagardoarenlurraldea.eus
Ordutegia: OHIKO ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara
Igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 13:30etara
Astelehena atseden eguna (uztaila eta abuztua salbu)

UDAKO ORDUTEGIA:
Astelehenetik larunbatera: 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara
Igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 13:30etara
Uztaila eta abuztuan astelehenak zabalik

Areto kopurua: 3
Edukiera: 75
Euskadi, auzolana