Arte eta Kultura
Museoak
ALDI BATERAKO ITXITA
Euskal Museoak Euskal Herriaren etnografiaren berri ematen du hainbat pieza eta objekturen bidez. Museoa Bilboko Alde Zaharrean dago, San Andres Aita Jesuiten Ikastetxea (1604) eta Erruki-etxea ziren eraikinetan. Klaustroa ardatz duen eraikinak balio handia dauka, eta eraikinak berak duen balioari bere baitan dituen bildumen aberastasuna gehitu behar zaio: Bizkaiko lurraldearen aspaldiko zantzuetatik hasi eta Euskal Herriko bizimodu tradizionaleko testigantzetaraino. Besteak beste, honako gai hauek jorratzen dira: historiaurrea, itsasoa eta arrantza, artzaintza, olagintza eta armagintza, merkataritza eta ofizio eta artisautza tradizionalak (tartean, zeramika eta ehungintza). Azkenik, Bizkaiko maketa izugarria eta hainbat altzari daude ikusgai Museoan.
Astelehena: 10:00 - 19:00
Asteazkenetik ostiralera arte: 10:00 - 19:00
Larunbata: 10:00 - 19:00
Igandea: 10:00 - 14:00
Asteartean itxita