Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Euskal Buztingintza Museoa

Praktika Onak

Euskal Buztingintza Museoa

Euskal Buztingintza Museoa Arabako Elosu herriko Ollerieta auzoan dago, nekazaritza giroko paraje natural zoragarri batean, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen erdian eta Arabako urtegien ertzean. Antzina eltzegintza lantegia izan zen, eta 1993an, zaharberritze-prozesu baten ostean, museo gisa ireki zuten.

Euskadin eta Espainiako Estatuko beste buztindegi batzuetan egindako piezak biltzen ditu. Horiek atalka antolatuta daude, erabilera eta funtzioen arabera: sutarako zeramika, mahaiko zeramika, ura garraiatu eta biltzeko erabiltzen zen materiala, txerriak hiltzeko eta janaria gordetzeko baliatzen ziren elementuak, erabilera erlijiosoa zutenak eta apaindurarako, eraikuntzarako eta osagarri gisa erabiltzen zirenak, besteak beste. Orotara 380 pieza daude ikusgai.

Tailerreran eltzegileen lana gertutik ikusteko aukera izango dugu.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Barrio Ollerías, 9  - 01170  Legutio
Telefonoa: +34 945 455 145Telefonoa: +34 945 455 145
Helbide elektronikoa: olleriasmuseo@euskalnet.net
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00
Larunbatetan: 10:00-14:00
Igandeetan eta jaiegunetan itxita
Taldeentzako bisitaldiak aurrez hitzartu behar dira
Areto kopurua: 2
Edukiera: 50
Euskadi, auzolana