Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Euskal Baserriaren Ekomuseoa

Euskal Baserriaren Ekomuseoa

Harriz eta egurrez egindako XVII. mendeko euskal landetxe batean dago Euskal Baserriaren Ekomuseoa. Goiko pisuan museo etnografikoa dago, eta euskaldunon arbasoen historia islatzen duten 1.000 pieza daude ikusgai bertan. Gainera, glaziaziotik XIX. mendera arteko euskaldunen historia erakusten duen parke tematikoa ere badago. Antzinako tresnak eta makinak (errota, burdinola, irindegia, arotzeria hidraulikoa eta ogia egiteko labea) martxan ikus daitezke.

Bildumak altzariak, lanabesak, erremintak, aparatuak, jantziak eta lehengo ohiturekin eta erabilerekin zerikusia duten objektuak biltzen ditu. Arropa tipikoak soinean dituzten pertsonaiek osatzen dute erakusketa.

Barrualdeko erakusketa moduluka banatuta dago: sukaldea, jangela, amonaren gela, emakumeen gela, ganbara, txerri-hilketa, upelgintza, abarketen fabrikazioa, arrantza, erlijioa, herri-medikuntza, herri-kirolak eta jolasak, ehiza eta animalien habitataren kontserbazioa, alea, artilea eta lihoa.


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Parkinga / Jatetxea / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Herriko Plaza, s/n  - 48142  Artea
Telefonoa: +34 946 317 086Telefonoa: +34 946 317 086
Helbide elektronikoa: info@euskalbaserria.com
Ordutegia:

Ostegunetan ez dago bisitarik

Astelehenak eta asteazkenak: 10.30etatik 13.45etara.

Ostiralak: 10.30etatik 13.45etara eta 17.00etatik 18.45etara.

Larunbatak: 11.00etatik 13.00etara eta 17.30etatik 19.00etara.

Igandeak eta jaiegunak: 11.00etatik 13.00etara.

Prezioak:

Bisita librea: Euskal Baserri guneko erakusketa (Iraupena, 20-30 minutu)

Sarrera orokorra: 3 euro

Murriztua: Erretiratuak, gazte-txartela eta 6-12 arteko umeak): 2,40 €

Erakusketara bisita gidatua (Gutxienez 6 pertsona): Baserriko erakusketa (1 ordu eta 20 minutuko inguruko iraupena)

Bisita osoa 8 pertsona baino gehiagoko taldeei bakarrik eskaintzen da eta aurretiko hitzorduarekin teléfono honetan: 946317086

Sarrera orokorra: 4 euro Murriztua (gazte-txartela eta erretiratuak): 3 euro 15 pertsona baino gehiagoko taldeak: 3€/pertsonako 6 urte beheragoko umeak: Dohainik

Areto kopurua: 0
Edukiera: 0
Euskadi, auzolana