1991an ireki zuten Europako herrialdeetako parkea. Toki eder eta lasaia da, naturaz gozatzeko bikaina. Gernika-Lumon dago parkea, udalerriko Batzar Etxearen ondoan. Azken hori Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza da gaur egun.
Bi eskultura ospetsu aurki ditzakegu parkean: Eduardo Chillida donostiarrak egindako Gure aitaren etxea eta Henry Moore britainiarraren Large Figure in a Shelter (Figura handia aterpean). Horrez gainera, Humboldten bustoa ikusteko aukera izango dute bisitariek.
Bestalde, zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari (pagoak, haritzak eta arteak, besteak beste) eta urmael eder bat ere aurkituko ditugu Europako Herrialdeetako Parkean.
Datu interesgarriak
Allende Salazar s/n (junto a la Casa de Juntas de Gernika)
- 48300
Gernika-Lumo
Udan
Astelehenetik igandera: 10:00-21:00.
Urteko gainerako egunetan
Astelehenetik igandera: 10:00-19:00.
Informazio gehiago