Interpretazio Zentroak | Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa ORIOn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa

Praktika Onak

ALDI BATERAKO ITXITA


Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa Orion dago, eta izenak berak adierazten duenez Done Jakue Bidearen inguruko informazioa eskaintzen du.

 

Eraikina hiru solairutan banatuta dago. Beheko solairuan informazio eta turismo-bulegoa aurkituko dugu, eta lehendabiziko solairuan, aldiz, Done Jakue Bidearen historia eta gaur egungo egoera azalduko digute, erromesaldia, arte-ondarea eta kondairak ahaztu gabe. Aipatzekoa da, halaber, Euskadin kostaldetik nahiz barrualdetik egin daitekeela Done Jakue Bidea. Hori horrela, bi ibilbide horien inguruko informazio guztia aurkituko dugu bigarren solairuan.

 

Zentroak honakoak ere eskaintzen ditu, besteak beste: argibide-taulak (hainbat hizkuntzatan), ikus-entzunezko emanaldiak eta hezkuntza-materiala.

Datu interesgarriak

Helbidea
Kale Nagusia, 17 - 20180 Orio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Neguko ordutegia (irailaren 16tik ekainaren 18ra arte): astearteetan: 09: 30-13: 30, asteazkenetik ostiralera: 09: 30-13: 30 eta 16: 00-19: 00, larunbatetan: 09: 30-15: 00 eta igandeetan: 10: 00-14: 00. Jaiegunetan: 10: 00-14: 00


Udako ordutegia: (ekainak 19tik irailak 15era) Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Igandea: 10:00etatik 14:00etara

Edukiera
50