Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

  • Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

Burdin Hesia Gerra Zibil garaian Bilbo eta inguruko udalerriak defenditzeko burututako lerro defentsiboa zen, ejertzito frankistak euskal tropen frenteak gaindituz gero. Hesi honek hiri hesitu bat bizirik mantentzeko bertako gune garrantzitsuak defendituko zituen: portuak, aerodromoak, urtegiak…

10.000 gizon emakumek eraiki zuten 1936 eta 1937 urteen artean Jose Antonio Agirre Lehendakariaren aginduan. Hiria inguratzen zuten mendiekin eratua zegoen, lubaki lerroekin, metrailadore bilguneekin, alanbre-hesiekin eta defentsazko elementuekin.

Goikoetxea kapitain traidoreak erraztutako informazioari esker, frankisten tropek burdin hesiaren ahulguneak aurkitu zituzten eta 1937an Larrabetzuko udalerritik zeharkatu zuten.

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak Gerra Zibilean bizia galdu zuten guztien oroimena mantentzen du. Berangoko Kultur Etxean kokatua dago, Sopela eta Berangoko Burdin Hesiaren metrailadore bilguneen hurbil.

Museoaren bisitan, eszenografia moderno eta argi batean murgilduta Burdin Hesia nola eta zergatik sortu zen ezagutzeaz gain, laburmetraiaz eta hesiaren hondarren ibilbideaz gozatu ahal izango da.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Simon Otxandategi, 64  - 48640  Berango
Telefonoa: +34 94 668 21 43Telefonoa: +34 94 668 21 43
Helbide elektronikoa: burdinhesia@berango.org
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00
Larunbata: 11:00 – 13:00 eta 17:00 – 19:00
Igandea: 11:00 – 13:00
Abuztua eta jai egunak itxita

Sarrera eta bisita gidatuak dohainik
Areto kopurua: 1
Edukiera: 40
Euskadi, auzolana