Museoak | Boinas La Encartada Museoa BALMASEDAn (BIZKAIA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

La Encartada Fabrika Museoa

Praktika Onak

Balmasedako ehungintza lantegi ezagunak utzitako industria ondare baliotsua zabaltzea du helburu La Encartada Fabrika Museoa k.

 

Lantegi hori Balmasedaren kanpoaldean eta Cadagua ibaiaren ertzean sortu zen 1892an, eta handik mende batera itxi zuten. Bertan, artilezko gaiak -txapelak gehienbat- egiten zituzten, eta, hori berreskuratu nahian, lantegia museo bihurtzeko egitasmoari ekin zioten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Balmasedako Udalak, bi helbururekin: ehungintzaren ondare historikoa gordetzea, batetik, eta turismo eta aisialdi zentroa sortzea, bestetik.

 

Lantegiak hainbat eraikin ditu: lantegi-museoa bera, langileen bizilekuak edota kapera (hainbatetan eskola moduan erabili zutena). Arkitektura aberatsaz gain, makineria baliotsua nabarmendu behar dugu. XX. mende hasierako turbina hidraulikoak eta uhal eta polea sistema konplexuak lantegiko produkzio mekanismo guztiak jartzen ditu martxan.

 

Bisita gidatuak lantegiko beste hainbat gune ezagutzeko aukera ematen digu: artilezko gaien antzinako idortegia, irundegia, txapelak egiteko eta akabatzeko tokia eta mantak eta oihalak egiteko gunea, esate baterako.

 

La Encartada Balmasedan dago, Kadagua ibaiaren ertzeko paraje eder batean, ur korronteak lantegiko makinak martxan ipintzen baitzituen. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako.

Datu interesgarriak

Helbidea
Barrio El Peñueco, 11 - 48800 Balmaseda
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Negua (azaoarten 1 - apirilak 30):

Asteartetik igandera: 10:00 - 14:00.

Astelehenak: Itxita

Uda (maiatzak 1 urriak 31, Aste Santuko ostiral eta larunbatak): asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00.

Igande eta jaiegunak:  10:00 - 14:00.

Itxita: urtarrilaren 1 eta 6 eta abenduaren 25

 

Museoa itxi baino ordubete lehenago hasten da azkeneko bisita gidatua.

 

Edukiera
20