Itsasmuseum Bilbao museoa | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Itsasmuseum Bilbao museoa

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Euskalduna ontziola zenaren kai-muturretan kokatuta, itsas-jarduerak Bilboko Itsasadarraren inguruan sortutako ondarea eta, oro har, itsasoko kulturarekin zerikusia duten elementuak ezagutaraztea du xede Itsasmuseum Bilbao museoak.

Kanpoko aldeak 20.000 metro koadro ditu, eta Euskalduna ontziolako dike zaharrak daude bertan. Han, itsasontziak, Ponpa Etxola eta Karola garabi bitxia ikus ditzakegu.

Barruan, berriz, hiru gai nagusiren inguruan egituratu dute erakusketa: "Itsasadarra: itsas-portua", "Itsasadarra: merkatua eta faktoria" eta "Itsasadarra: ontziola". Besteak beste, zaharberritutako itsasontzi mota ezberdinak eta simulagailuak bezalako punta-puntako elementu teknologikoak daude.

Elementu horiek guztiek Bilboko itsasoko kultura hobeto ezagutzeko balio dute.

Datu interesgarriak

Helbidea
Muelle Ramón de la Sota, 1 - 48013 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik igandera: 11:00etatik 19:00etara

Astearteetan sarrera doan (Uztailean eta abuztuan izan ezik)

Areto kopurua
8
Edukiera
600

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Taberna/kafetegia
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Prentsa-aretoa
  • Artxiboa