Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Bilboko Eleiz Museoa

Bilboko Eleiz Museoan Bizkaiko artelan erlijiosoak daude ikusgai 1995etik. 1513an sortutako Gizakundearen komentu domingotarrean dago. Bertan, balio artistiko handiko ehunka pieza daude bilduta, Erdi Arotik gaur egunera arteko piezak, hain zuzen ere. Horrez gainera, arte erlijioso garaikideari buruzko gela bat ere badago. Bigarren solairuan, berriz, arte erlijiosoak historian zehar izan dituen espresioei, estilo ezberdinei, egin zaie lekua, batez ere, eskulturei eta margolanei.

Bilboko Eleiz Museoak XII. mendetik XX. mendera arteko baino gehiagok osatzen duten bilduma du egun, eta horietatik 500 inguru daude erakusketan jasota. Halere, badago III. mendeko material arkeologikoa ere. Erakusketa hiru atal nagusitan banatuta dago: eskultura-margoa, urregintza eta eliz jantziak. Multzo horietako bakoitzean, piezak irizpide kronologiko-estilistikoaren arabera antolatuta daude.
Helbidea: Enkarnazio plaza, 9-B  - 48006  Bilbao
Telefonoa: +34 944 320 125Telefonoa: +34 944 320 125
Helbide elektronikoa: museo@eleizmuseoa.com
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:30-13:30 eta 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:30-13:30
Astelehenetan: itxita

Prezioak

Sarrera orokorra: 3 €
Sarrera murriztua: 1,5 €
(Erretiratuak > 65, 25 urterarteko ikasleak eta 10 pertsonetik aurrerako taldeak)
12 urtetik beherakoak sarrera doan
Astearteetan sarrera doan
Areto kopurua: 0
Edukiera: 320
Zerbitzuak: Liburutegia / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Artxiboa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana